Zelanda taldearen lehen diskoan (Zelanda, Baga-Biga, 2022) emozioa, nostalgia, sakontasuna eta metaforak dira askotan agertuko diren musika sentsazioak. Rocka eta poparen arteko uztarketa bikaina lortu du Zelanda taldeak, eta lagungarri etorri zaizkio  Eñaut Gaztañagak osatutako musika koltxoiak. Kantuek ukitu horren babesean dute nortasun handiagoa. Beste bi kolaborazio ditu diskoak baina hauek ahotsetan: Olatz Salvador (Non geratu dira) eta Ainhoa Arroitajauregi (Nire errua).

 

  NON GERATU DIRA (feat. Olatz Salvador)
Kantu apoteosikoa edo arranditsua, biribil eta epikoa. Indarraren leuntasuna entzulearen belarrira ekarrita. Koltxoi erakargarriak egin dizkio Eñaut Gaztañagak abesti handitasuna emateko. Olatz Salvadorren ahotsak amultsutasuna ekarri dio abestiari. Galernaren erauntsi iraunkorra bilakatu da abestiak irauten duen bitartean. Letrak maitasunari buruzkoa dela ematen du, baina ez. Abestiak harrapatuko egingo gaitu.

Deskargatu eta entzun "Non geratu dira" aurrerapen abestia: https://labur.eus/DNpB3